Errepidezko merkantzien garraioa – Nafarroa

Greba deialdi berria egin dute abenduaren 13tik 17ra

Greba deialdi berria egin dute abenduaren 13tik 17ra
Azaroaren 24ko grebak agerian utzi du hitzarmenik gabe 17 urte daramatzaten langileen babesa.

ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek balorazio positiboa egin dute azaroaren 24ko greba egunari buruz. Mobilizazio horrek, sektorearen sakabanaketa gorabehera, jarraipen handia izan zuen Nafarroako errepidezko merkantzien garraioan eta logistikan. Nabarmendu behar da langileen konpromisoa, mobilizazioetan izan zen parte hartzean islatutakoa.

Era berean, salatu behar dira enpresa batzuek, KYBek kasu, egindako oztopo eta presioak; izan ere, idatziz mehatxatu zuten grebari atxikitzen zitzaizkien azpikontratetako langileen kontratu logistikoak etetearekin. Jokabide onartezina da, sektorearen prekarietate estrukturalean sakontzen duena: soldata baxuak, lan- eta familia-bizitza uztartzeko zailtasunak, istripu-tasa handia, eta langile ihes kezkagarria, bereziki gidaritzan.

Negoziazioan aurrerapenik ez egoteak eta langileek behin eta berriz egindako eskakizunek bultzatuta, sindikatuek greba egun berriak deitu dituzte abenduaren 13ko 06:00etatik abenduaren 17ko 06:00etara. Horrez gain, mobilizazioak egingo dira abenduaren 15ean eta 16an Iruñean eta Tuteran. Deialdia sektore osora zabaltzen da, presioa areagotzeko eta 17 urteko blokeoaren ondoren lan-hitzarmena hobetzea lortzeko.