Greba deialdi berria Osakidetzan

2006/05/02

ELA, ESK eta SATSEko ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean Bilbon, apirilaren 27an Mahai Sektorialaren deialdia eta gero Osakidetzak egindako adierazpenei erantzuteko. Hiru sindikatuetako ordezkariek gogor kritikatu dute Osakidetzaren jarrera, eta maiatzaren 19, 22, 26 eta 29rako greba deialdiak egin dituzte.

Hau da ELA, ESK eta SATSEko ordezkariek irakurri duten agiria

Apirilaren 27ko Mahai Sektorialaren deialdia eta gero, eta Osakidetzak eginiko adierazpenen ondoren ELA, SATSE eta ESK sindikatuok hauxe plazaratu nahi dugu:

Mahaiko %80a ordezkatzen dugun sindikatuok 2005.eko Azaroan aurkeztu genituen gure plataformak eta egun, oraindik, Osakidetzak ez digu erantzun, prentsatik dakigunaz aparte.

Sektoreko egoera larria da. Azken urteotako inbertsio falta nabaria da sektorean. Adibide bat horren lekuko: 2005. urtean baino 78 miloi euro gehiago inbertitu beharko zuen Eusko Jaurlaritzak 2006an osasun sisteman inbertsioa mantentzeko, beti Barne Produktu Gordinaren arabera. Inbertsio faltak eskeintzen den arretaren gainbehera ekarri du eta lan baldintzen okertzea. Plantillen exkaxia, lan zamen gorakada nabarmena eta osasun zerbitzuen itomenak lana behar bezala gauzatzea oztopatzen du.

Iazko Uztailan negoziazio kolektiboa eta sektoreko arazoak abordatzeko pertsonalki Sailburua berak erantzukizuna hartzen du. Geroztik ez dira bilerarik izan negoziazio kolektiboaz hitzegiteko. Testuinguru honetan hilaren 27ko Mahaia biltzen da. Sektorean greba deialdia luzatua dagoenean, lehenengoz negoziazio kolektiboaz hitzegitea eskatzen dugu. Erantzuna ezezkoa izan zen. Mahaiko %80a eskatua izan arren ukatu egiten digute. Gero demokraziaz, negoziazioaz hitzegiten dute. Arduragabekeria handia beraiena.

Deialdi berriaren aurrean eskaera berdina luzatu dugu eta ezekoa berriro. Bere gaiordenean bi gai azaltzen dute: Enplegu Eskeintza Publikoaren dealdia eta Erizainentzat garapen profesionala. Eduki horiek Sailburuak galduriko sinesgarritasuna errekuperatzeko edukiak dira eta ez sistema hobetzeko. Ez dugu hau onartuko.

Prentsaz, ez negoziazio mahaian, jakin dugu 4.000 langileontzat egonkortasuna eskeintzen duela Osakidetzak. Hau garrantzizkoa izanik (beti da oso garrantzizkoa 4.000 pertsonen egonkotasuna) ez da nahikoa, eta honek ez du inolaz ere konponduko sektoreak dituen plantilla faltaren arazoak. Egonkortasunaz gain plantillen hazkundea behar dugu sektorean. Lan zamen gorakada etengabea ikusirik, plantilla oso motza geratzen da.

Gure ustez, lan zamak kontutan harturik eta eskeini nahi den arretan oinarrituriko azterketa zehatz batetik abiatzen ez den planteamendua ez da serioa. Sailburutzaren ropaganda hutsa da.

Gaiordenean ere iaz gutxiengoarekin sinatutako akordioan lotutako gaiak azaltzen dira. Zoragarriak zirelakoan saldu zituzten edukiak (pribatizazioekin bukatu, errelebo kontratoa edota aintzintasunaren ordainketa) berriro azaltzen dira. Arazo horiek ez dira bukatu. Are eta gehiago: egun pribatizazio berriak ematen dira eta pertsonalak ezin du errelebo kontratoaz jubilatu. Hau ez da guk nahi dugun negoziazioa Benetazko negoziazioa esjitzen dugu sektoreko langileak eta gizartea eta ez itxura eta propaganda.

Arrazoi hauek dira Maiatzaren 19, 22, 26 eta 29rako greba deialdiak burutzera eramaten gaituztenak.