Nafarroako bidaiarien garraioa

Greba deialdiari esker patronalaren blokeoa hautsi eta %21eko soldata igoera lortu dute

2023/05/03
KPIak bermatzen duen soldata igoeraz gain, hitzarmen sektorialak ezartzen du nahitaezkoa izango dela takografoa erabiltzea zerbitzu guztietan, eta ultraaktibitate mugagabea bermatzen du. ELAk positibotzat jo du akordioaren edukia, CCOOk eta UGTk sinatutako aurreko hitzarmenaren atzerapenak zuzentzea lortu baitu.

Nafarroako bidaiarien garraioaren sektoreak 2.000 pertsona inguru enplegatzen ditu 35 enpresatan. Eskola garraioa da sektoreko lan nagusia. Egunero 400 autobus baino gehiago mugitzen dira 15.000 ikasle baino gehiago ikastetxe publikoetara eramateko, eta beste milaka itunpeko ikastetxeetara. Horrez gain, linea erregularrak eta eskatu ahalako zerbitzua dituzte (2022an 2,4 milioi pertsona garraiatu ziren Nafarroan).

Sektoreak ez du 2020tik lan baldintzak arautzen dituen hitzarmen kolektiborik, 2012tik 2017ra indarrean zegoen hitzarmenaren ultraktibitatea amaitu ondoren desagertu baitzen.

Sektoreko hitzarmen berri baten negoziazioa blokeatuta zegoenez, grebarako deialdia egin zen maiatzaren 5ean eta 6an. Greba bertan behera utzi da sektoreko lan baldintzak nabarmen hobetzen dituen hitzarmen aurreakordio bat lortu delako:

  • % 21,2ko soldata igoerak, KPIaren bermearekin datozen 4 urteetan.

  • Ultraaktibitate mugagabea.

  • Takografoa nahitaez erabili behar da zerbitzu eta distantzia guztietarako.

  • Egunero egindako lan guztiak nahitaez erregistratu behar dira.

  • Orain arte, eguneko lanaldia bi aldiz zatitu daiteke, eta hemendik aurrera behin bakarrik.

ELAk positibotzat jo du akordioaren edukia, CCOOk eta UGTk sinatutako aurreko hitzarmenaren atzerapenak zuzentzea lortu baitu. Besteak beste, takografoaren nahitaezko erabilerari, eguneroko lana erregistratzea parteetan eta lanaldiaren banaketari buruz adostutakoak murriztu egiten du aurreko hitzarmenaren malgutasuna.

Konfrontazioak eta grebak langile klasearen lan eta bizi baldintzak hobetzen dituztela erakusten duen beste adibide bat da akordio hau. Horren erakusgarri da grebak deitzea erabakigarria izan dela patronalaren blokeoa hausteko eta sektoreko lan baldintzak hobetzen dituen hitzarmen bat lortzeko.