anfas

Greba deitu dute abenduaren 20an hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko

2023/12/14
Bi urteko negoziazioaren ondoren, enpresak ez du eskaintzen behar adinako edukirik hitzarmenaren negoziazioan.

ANFAS desgaitasun intelektuala edo garapenaren desgaitasuna duten pertsonen aldeko Nafarroako elkartea da. Bertako batzordea ELAko bost ordezkarik eta LABeko lauk osatzen dute.

Gaur prentsaurrekoa egin dute abenduaren 20an greba egingo dutela iragartzeko. Izan ere, bi urteko negoziazioaren ondoren, enpresak ez du behar adinako edukirik eskaintzen hitzarmena sinatzeko. Enpresaren azken proposamenak enpresak ez du bermatzen KPIa adinako soldata igoerarik 2022 eta 2023 urteetan, besteak beste.

Langileen eskariak argiak dira: Nafarroako KPI bermatzen duen soldata igoera langile guztientzat, kilometraia, lanbide kategoriak parekatzea eta baimenak hobetzea.