AVANZA GIPUZKOA (LURRALDEBUS)
Greba deitu dute bihartik aurrera asteburu guztietan

ELAk, LABek eta Aurrerak greba egun gehiago deitu dituzte Gipuzkoako Avanza hiri autobus zerbitzuan (lehen Lurraldebus), astebururo, larunbatetik igandera, bihartik aurrera. Deba bailara, Donosti- Bilbo, Gazteiz- Donosti,Gazteiz- Bilbo, eta Aereoportuko guztiak, Donosti- Loiu, Arrasate-Loiu, Gazteiz-Loiu lineetan izango du eragina.
Batzordeak gehiegizko lanaldiak salatu ditu Lan Ikuskaritzaren aurrean: Hitzarmenak urtean 1650 gidatze ordu jasotzen ditu, baina urtean 200 ordu baino gehiago gehitzen zaizkio, “toma y deje”-ari dagozkionak. Urteko ordu-kopurua 1870 ordukoa izatera heldu daiteke.
Ikuskaritzak lanaldiari buruz negoziatzeko eskatu die aldeei, baina gaur egun, 18 eguneko grebaren ondoren, enpresak 10 orduko murrizketa eskaini du, proposamen guztiz onartezina Batzordearen arabera. Bestalde, lan-agintaritzak lan-egutegiak aldatzeko eskatu dio enpresari, baina gaur egun ere ez da inolako aldaketarik egin ildo horretan.
Emakida iraungita dagoela, beste 5 urterako luzapenaren berri eman zaie langileei. Batzordeak onartezintzat jo du Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera, izan ere, erabaki horrekin Enpresa saritzen ari da, eta lanaldiaren erregulazioaren arloko gutxienekoak urratzen jarraitzeko aukera ematen dio. Gainera, salatu du Avanza enpresak Lurraldebusen emakida hori kudeatzen duenetik, flotak okerrera egin duela une oro, eta lan-baldintzak behar baina gutxiago hobetzen ari direla eta beti ere grebek bultzatuta.
Avanzako langileek garraio publikoaren kostuaren murrizketa txalotu dute, eta herritar guztientzako doako eta kalitatezko garraioaren alde egin dute, baina azpimarratu dute ezin dela izan lan baldintzen eta flotaren narriaduraren kontura. Horregatik guztiagatik, plantillak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen dio inplikatzeko 20 eguneko greba pilatuko duen gatazkari irtenbidea ematen, lan baldintzak hobetzeko eta herritarrei zerbitzu egokia eta kalitatezkoa eskaintzeko.