Greba deitu dute SCDR Anaitasuna, UDC Txantrea eta Club Natacion Pamplona igerilekuetan langileen erosteko ahalmenari eusteko

2022/06/27
ELAk, LABek, UGTk eta CCOOk greba deitu dute uztailaren 1ean eta 2an egoera berbera duten hiru kirol elkarteetan: zuzendaritzek ez dute KPIa bermatu nahi hitzarmenaren negoziazioan.

SCDR Anaitasunak (ELAko 2 ordezkari, LABeko 2 eta UGTko 1), UDC Txantrea KKEk (ELAko ordezkari 1, LABeko 1 eta CCOOko 1) eta Club Natacion Pamplonak (ELAko ordezkari 1) hitzarmenak iraungita dituzte. Hauek berritzeko negoziazioetan, zuzendaritzek ez dute KPIaren araberako soldata igoerarik ezarri nahi.

Igerilekuak dituzten Iruñeko hiru kirol elkartetan errepikatzen den egoera beraren aurrean, horietan ordezkaritza duten sindikatu guztiek (ELA, LAB, UGT eta CCOO) greba deitu dute aste honetarako, soldata igoera gutxienez KPIren araberakoa izan dadin eskatzeko. Greba uztailaren 1ean eta 2an egitea aurreikusita dago.