Fibertecnic (Aernnova taldea) - Gasteiz
Jarraipen zabala izan du hitzarmenaren aldeko lehen greba egunak

Hitzarmen berria lortzeko negoziazioak blokeatuta daude. Hori dela eta, enpresa batzordeak 3 greba egun deitu ditu urrian.
Fibertecnic enpresako (Gasteizen kokatuta dago, eta 165 langilek inguru egiten dute lan bertan) produkzioko langile gehienek bat egin dute ELAk, LABek eta CCOOk negoziazioa desblokeatzeko eta hitzarmen berria lortzeko deitutako lehen grebarekin.
Sindikatuek salatzen dute enpresak aurkeztu dituen proposamenek murrizketak eta erosahalmenaren galera dakartzatela. Beraz, negoziazioetan aurrerapausorik eman ez denez, greba deitu dute gaurko eta urriaren 21 eta 23rako. Helburua hitzarmen kolektibo berria lortzea da, KPI gaineko soldata igoerakin, lanaldi jaitsierarekin, eta txanda kontratua eta plusen igoera ekonomikoa hobetzen dituena, besteak beste.