Greba deitu dute Vidrala enpresan azken hilabetetako kaleratzeak eta hitzarmen kolektiboaren urraketa salatzeko

2022/12/02
Laudioko enpresak bost langile kaleratu ditu azken bost hilabetetan antolakuntza arrazoiak argudiatuta. Hitzarmen kolektiboaren ordez banan banako negoziazioak bultzatzea eta lan-harremanak gaiztotzea ere leporatzen diote zuzendaritzari. Abenduaren 7 eta 9an egingo dute greba.

Lanpostuak desagerraraziz, “dagoeneko handia” duen lan karga are gehiago zamatu diotela salatu nahi du plantillak ere bai. Eta guzti hori aurrera eramateko, hitzarmen kolektiboa baztertuta negoziazio indibidualak bultzatzen hasi da zuzendaritza. Soldata eskala ugari gotea eta prekarizazioa baino es du sortzen horrek.
Komunikabideen aurrean bere izena zuritzen duen bitartean, abusuzko jarrerakin beldurra sartu nahi die langileei Vidralak. Eta horri aurre egiteko aterako dira kalera abenduaren 7 eta 9an.