Osakidetza
Greba egin du Arabako landa-eremuko osasun arretako langileen % 80 baino gehiagok

Arabako landa-eremuko osasun publikoa desegiten ari da Osakidetza eta, horri aurre egiteko, greba eta elkarretaratzeak egin dituzte langileek, ELAk eta beste sindikatu batzuk deituta. Osasun zerbitzu publikoaren kalitatea eta langileen baldintzak ez okertzea eskatu dute.
Gaur, apirilak 27, Arabako landa-eremuko osasun arretako langileen % 80 baino gehiagok egin du greba. Argi eta garbi esan nahi izan diote Osakidetzari Arabako landa-eremuko osasun publikoaren desegitea gelditzeko. Horrekin batera, elkarretaratzeak izan dira Gasteizen, goizean zehar.
Hilabete eta erdi luzea daramatzate langileek mobilizazioak egiten, Arabako landa-eremuko osasun zerbitzu publikoaren kalitateak txarrera egin ez dezan, bai eta langileen lan baldintzek okerrera egin dezaten. Gaurko greba kanpaina beraren parte da.
Pozik agertu da ELA grebak eta elkarretaratzeek izandako arrakastarekin.