Barakaldoko kiroldegiak
Greba egingo da uztailean nahiz eta Udalak gazteentzako kirol anitzeko ikastaroak iragarri izan

Bizkaiko kiroldegiek zein propio Barakaldokoak hilabeteak daramatzate gatazkan. Ekainaren seian, UGTk, LABek eta CCOOk eta patronalak sektoreko hitzarmena sinatu zuten baldintza eskasekin, hogei egun baino gehiagoko grebaren ondoren. Hori dela eta, kiroldegi eta igerileku askok mobilizazioekin jarraitzea erabaki zuten, baldintza horiek hobetzeko, Barakaldoren kasuan bezala.
Barakaldon, gatazka dator kudeaketaren zati bat azpikontratatuta dagoelako.
Lasesarre eta Gorostizako espazio publikoetan (kiroldegiak, igerilekuak, etab.) Emtesport enpresak sektoreko lan baldintzak aplikatzen ditu. 25 langilek osatzen dute plantilla, eta Udalak zuzenean kontratatutako udal langileekin partekatzen dituzte lanpostuak. Azpikontratatutako plantillak, baina, askoz ere baldintza eskasagoak ditu, eta hitzarmen propio baten bidez duindu nahi dituzte. Ekaina osoan greban egon ondoren, enpresak ez du bilera bakar bat egin. Hori guztia Barakaldoko Udalaren utzikeriarekin. Langileak gatazka gogortu eta uztailean grebarekin jarraitzera behartzen ari dira.
Hala eta guztiz ere, Udalak kanpoko igerilekuak irekitzeko eta abonu kanpaina egiteko erabakia hartu du, igerilekuak irekita eduki ahal izango dituen ez jakin arren. Izan ere, ordutegi tarte batzuetan behintzat, baliteke Gorostizako igerilekuak itxi behar izatea. Gainera, gazteentzako udako kirol anitzeko ikastaroak bezalako beste zerbitzu mota batzuk normaltasunez egitea ezinezkoa izango da, Udalean, erantzukizun falta izugarriaz, erabiltzaileei eta familiei abisatu gabe.
Irtenbidea negoziazioa da. Entesport enpresak ez badu negoziatu nahi. Beraz, Udalak berak hartu beharko ditu erabakiak gai honetan, berak baitu zerbitzua azpikontratatu.
Gogora dezagun sektoreko hitzarmena sinatu ondoren, ELAk bi enpresa hitzarmen lortu dituela, Bermeon eta Elorrion, lan baldintzak hobetuz.
Bihar, ekainak 28, Barakaldoko langileek elkarretaratzea egingo dute 10:30ean Lasearreko zentroaren aurrean.