Spicer Ayra Cardan - Itziar
Greba egingo dute uztailaren 19tik abuztuak 2ra kaleratzeen aurka
Spicer Ayra Cardan automozio sektoreko enpresa bat da eta joan den ekainaren 28an, 42 pertsona kaleratzeko EEE bat abian jarri zuen. Uztailaren 31n bezero garrantzitsu bat galduko dela aitzakiatzat hartuz, plantillaren %25a baino gehiago kaleratzeko asmo irmoa agertu du zuzendaritzak. Orain arte egin diren negoziazio bileretan, enpresa komiteak EEE erretiratu eta traumatikoak ez diren neurriak negoziatzea eskatu du. ELAko bulego ekonomikoko kideek egindako azterketetan oinarrituz, negoziazio mahaian salatu dugu enpresaren azken urtetako emaitza ekonomikoak bikainak izen direla eta 2023 urtean bertan salmenta errekorrak erdietsi zituztela. 2023Ko Irailetik zeukan gainera zuzendaritzak bezero honen galeraren berri eta ez dute neurririk hartu orain arte.
Hau dela eta enpresa komiteak (UGT 4, ELA 2, LAB 2 eta CCOO 1)uztailaren 19tik abuztuaren 2ra luzatuko den greba deitzea erabaki du. ELAtik garbi daukagu Ayra Cardan enpresan horrelako mingarriak ez diren neurriak hartzeko baldintzak ematen direla, eta enpresari arduraz jokatzea exijitu behar diogu.