Agurain eta Legasako ARCELOR Mittal

Greba egun arrakastatsua kaleratze espedientearen aurka

2025/05/08
Bai atzoko lanuzteetan eta bai gaurko greba egunean produkzioa guztiz etetea lortu dute langileek. Eguardian elkarretaratzea egin dute Berrioplanoko lan zentruan.

Enpresak aurkeztu zuen EEEaren aurrean, langileek batzarretik pasa ondoren lanuzte eta greba ezberdinak deitu zituzten. Gaur izan da lehen greba eguna eta arrakasta osoa izan du, produkzioa guztiz eten baita.

Enpresak negoziaketak eragindako 2 lan zentruetatik hurrundu nahi izan ditu, eta hori dela eta, langileak Berrioplanoko lan zentrura gerturatu dira gaur bertan elkarretaratzea egiteko.

ELAk gogor salatu nahi du enpresaren jarduna, negoziaketak langileengandik hurruntzeaz gain, zerbitzu minimoak ezarri dituztelako, funtsezko sektorea direla argudiatuz.

Bihar beste lanuzte bat egingo dute langileek, 13:00tan hasi eta 15:00ak arte, bai Legasan eta baita Agurainen ere.