Greba egun arrakastatsuak Arabako eta Bizkaiko metalgintzan

2022/06/30
arraipena oso zabala izaten ari da bi lurraldeetan, manifestazio oso jendetsuekin. Tartean, Mercedeseko langileak ere batu dira grebara.

Ekainaren 30ean, greba egunak dira Arabako eta Bizkaiko metalean (bietan du gehiengoa ELAk). Zehazki, Bizkaian bigarren greba eguna egiten ari dira (bihar ere, uztailaren 1ean, greba egingo dute), eta Araban laugarrena; biak ere hitzarmenaren negoziazioen bloqueoa salatzeko.

Arrakastatsuak izaten ari dira, izan ere, goizean goizetik egiaztatu da grebaren jarraipena oso zabala izaten ari dela: jende asko ibili da lehen orduko pikete informatiboetan, eta ondoren Gasteizen zein Ezkerraldean eta Durangaldean egindako manifestazioetan langile asko batu dira. Bizkaiko kasuan, gainera, aurreko greba eguna baino arrakastatsua izaten ari dela esan daiteke (aurrekoan jarraipena %85eko izan zen).

Produkzioa eten den enpresa aipagarrien artean, honakoak azpimarratu behar dira Bizkaian: Petronorreko kontratak, Pcb Sestao, Cie taldeko enpresak, Gestamp Bizkaia,
Arteche edo Productos Tubulares, besteak beste. Arabari dagokionez, Mercedes eta bere kontratez gain, Tubacex, CIE Automotive, Tubos Reunidos edo Alestis, besteak beste.

Bestetik, azpimarratzekoa ere bada Mercedeseko langileek euren grebarekin bat egin dutela Metalekoak deitutakoarekin. Ekoizpena gelditzea lortu dute Gasteizko lantokian, beste behin. Azpimarratzekoa da tailerretan jarraipena %95ekoa izan dela. Gainera, biharko greba deialdia bertan behera uztea erabaki dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek. Aldiz, datorren astekoari eutsi egin diote.

Hortaz, SEA eta FVEM patronalen zikoizkeriaren aurrean, metaleko langile klaseak beste indar erakustaldi bat egin du. ELAk uste du ekoizpena gelditzeko eta kaleak betetzeko helburua berriro lortu dela. Greba horien helburua aberastasuna banatzea da (KPIen testuinguruan, eta lan karga eta irabaziak enpresetan), eta noski metalaren bi hitzarmenen edukiak hobetzea (subrogazioa, behin behinekotasuna mugatzea, emakumeen diskriminazioaren aurkako neurriak, lanaldi murrizketa...).