Greba egun berria Aernnovan kaleratzeen aurka

2020/11/30
Aernnovako langileek bat egin dute sindikatuek azaroaren 30erako deitutako 8 orduko lanuztearekin, Berantevillako lantegiko 101 langileren lan erregulazioko espedientearen aurka. Erabaki horren aurkako mobilizazioek abenduaren 3an jarraituko dute, beste lanuzte batekin. Gainera, Aernnova Aeroestructuraseko enpresa batzordeko ordezkariek agerraldia egingo dute gaur Eusko Legebiltzarreko Lan eta Enplegu Batzordean, enpresaren egoeraren berri emateko.

Enpresak bizi duen egoera "aldi baterakoa eta koiunturala" dela uste dute sindikatuek eta langileek. Era berean, euskal erakundeen inplikazioa eskatu dute, lanpostuak suntsi ez ditzaten.