Greba egunak lan baldintzak hobetzeko eta eskola publikoa indartzeko

2007/04/24
ELA, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuek irakaskuntza publiko ez unibertsitarioan deitutako mobilizazioak aurkeztu dituzte. Sindikatuetako ordezkariek azpimarratu dutenez, hamaika arrazoi daude greba egiteko. "LEP inposatua, 55 urte gorakoentzako lanaldi murrizketarik ez, egonkortasun konpromisoaren ezabaketa, ikastetxeei giza zein material baliabide gehiagoren ezezkoa, sare publikoan heziketa ziklo batzuen itxiera, gure ordainsarien erosahalmena berreskuratzeko ezintasuna, aurrez adostutako konpromisoei muzin egitea, … "

Hau da ELA, STEE-EILAS, ESK eta UGT sindikatuetako ordezkariek irakurri duten kominikatua.

Iraganean irakaskuntza publikoan izandako lan uzteak egin genuenetik 5 hile betetzen diren honetan, eta fruiturik eman ez duen Administrazioarekin batzarrez betetako 3 hilabete ondoren, beren jarrera itxiagatik berriz ere presio bidea hartu beharrean gaude.

Administrazioak bitartean alde bakarreko ekinbideak gauzatzen dituelako (LEP inposatzea, heziketa zikloen itxiera, pertsonalgoaren zahartzearen aurkako neurririk ez, 55 urte gorakoei ordu lektiboen murrizketarik ez, ikastetxetan giza zein material-baliabide –inmigrazioa, bizikidetza, hizkuntz normalkuntza, …– hobetzeari ez, egonkortasuna bertan behera utzi eta eragindako pertsonalgoari gutun huts bidez jakinarazi, tutoretza lanari dedikatzeko ordu beteko murrizketari ez, gure ordainsarien erosahalmen errekuperazioari ez, …

Finean, ez da soilik gure lan baldintzak hobetzeko eta sare publikoa indartzeko neurriak hartzeari muzin egiten dionik, baizik eta inposaketa hutsaren bidea hartzen duela.
Egoera honetan, erantzun behar dugu. Lakuan egingo diren bilerek ez dituzte berez gauzak aldatuko. Gure egonezina protesta bilakatu behar dugu. Soilik presioak Tontxu Camposek zuzentzen duen Saileko jarreraren aldaketa ahalbideratuko du.

Zentzu honetan, ezin dugu Sailarekiko erlazio normalizatuen sasi-irudirik eman. Ondorioz, sindikatuok dauden batzorde tekniko guztietatik alde egitea erabaki dugu eta inposatu Lanpostu Eskaintza Publikoen epaimahaietan ez dugu parte hartuko, eskubidea dugun epaimahai bakoitzeko kidea ez dugula izendatuko.

Greba egunak:
__Maiatzaren 15ean Gipuzkoan,
__Maiatzaren 16an Araban
__Maiatzaren 17an Bizkaian.
__Maiatzaren 24an hiru lurraldeetan.