Greba eguneko manifestazioak Donostia, Iruñea, Gasteiz eta Bilbon
2012/03/29
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazioak egingo dira gaur: eguerdiko 12:30etatik aurrera Bilbon eta Donostian, eta 12:00etan Iruñean eta Gasteizen. Manifestariak zutabeetan iritsiko dira hiriburuetara, eta bertako manifestariekin elkartuko dira. Arratsaldean beste 48 manifestazio egingo dira.