EAEko arrantza ikuskariak
Greba ikuskariei ezarritako ordutegi programen aurka

Arrantza ikuskatzaileek eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan jarduten duen sektore baten beharretara egokitu behar dute beren jarduera. Administrazioa ez dago prest lan horren beharrak aitortzeko eta ordaintzeko, eta programatutako ordutegietan oinarritutako lan sistema inposatzen du. Sistema hori ez da eraginkorra Europar Batasunak ezarritako eskakizunak bete ahal izateko. Ondorioz, berandu baino lehen, ondorioak izango ditu sektorearentzat zein estatuko erakundeentzak: zigorrak edo sektorearentzat laguntzak eta finantzazioa galtzea edo kentzea.
Egun zazpi ikuskari daude EAEn, eta aipatutako ortegien programazioaren sistemaren ondorioz, lanaldi luzeak egiten ditu, gaueko ordutegia, jaiegunak, estatuko beste toki batzuetara edo atzerrira joan behar izaten dira, baita hilabetez itsasontzietan izan ere. Horrek guztiak esan nahi du kontziliazio familiar eta pertsonalean sakrifizio handia egiten dutela langileek, urtez urte gutxitzen joan diren orain eta konpentsaioen truke. Murrizketak ez dira horretara mugatu, ordea: esaterako, arriskuen prebentzioari eta itsasontzietan ontziratutako langile horiek jasotzen duten segurtasunari buruzko formazioan.