Greba Elgoibarko Claudio San Martin enpresan

2007/07/19
Negoziaketan enpresaren jarrera atzerakoia ikusita, langileek greba deialdia egin dute uztailaren 25,26 eta 27rako, hitzarmen baten defentsan.

Claudio San Martín enpresako langileek, soldaten igoerez aparte, lan orduen ekiparazioa, aldi baterako balio-ezintasunaren osagarria eta aurre erretirorako baldintzen hobetzea barnebiltzen dituen enpresako hitzarmena lortzeko negoziaketak berriro martxan jartzea eskatzen dute.

Hainbat bilera egin ondoren eta enpresarekin akordio batera iristeko ezintasuna ikusirik, enpresako langileek, ELAren babesarekin, mobilizatzea erabaki dute. Horretarako uztailaren 25,26 eta 27 egunetarako egun osoko greba deialdia egin dute.

Claudio San Martín Elgoibarren dagoen enpresa bat da, eta mekanizaziora dedikatzen da.. 22 langile ditu guztira eta delegatu bakarra du, ELA sindikatukoa.