Greba, erabateko arrakasta Eusko Irratian
2015/02/24

ELAk gaurko 24 orduko greba deialdiaren erabateko arrasta nabarmendu nahi du. Eusko Irratiko lanuztearen helburua gaur arratsaldean biltzen den Eitbko Administrazio Kontseiluari honako eskaera exijitzea da: 30 lanposturen amortizazioa suposatzen duen akordioa bertan behera uztea eta ez dadila aurkeztu iragarri den Enplegu Erregulazio Espedientea.
.
Grebaren deialdia Eusko Irratiko Zentro-arteko komitearen gehiengoaren eskutik etorri da eta ELA, ESK eta CCOOn babesa izan du. Era berean, Eusko Irratiko langileen gehiengoak harturiko neurriei bere ezezko borobila erakutsi dio.
Administrazio Kontseilu honek gaur arratsaldez hartzen dituen erabakien baitan, Zentro-arteko Komite honek bere balorazioa egingo du eta aurrera begirakoak zehaztuko ditu.