Greba eskubidea ukiezina da

2014/12/19
Greba eskubidea ukiezina da
ELA kide den Nazioarteko Konfederazio Sindikalaren (CSI) Kontseilu Orokorrak greba eskubidearen aldeko mundu mailako ekintza eta mobilizazio egun batera deitu du otsailaren 18rako. Greba eskubidea oinarrizko eskubide dat da, eta behin eta berriro mundu osoko enpresarien eta gobernu batzuk eraso egiten diote eskubide horri.

Lanaren Nazioarteko Erakundean (LANE) dauden enplegatzaileen taldeak greba eskubidea eta LANEk duen kontrol sistema ahultzen saiatzen ari dira; gobernu batzuk, gainera, jarrera hau babestu egiten dute, eta horrela LANEren baitan bizi den krisi instituzionala eragin dute.

Egoera hau ikusirik, CSIk mundu guztiko langileak deitu ditu mobilizatzera; otsailaren 18an greba egiteko oinarrizko eskubidearen aldeko ekintza eguna izango da.