ZERBITZU JURIDIKOAK

Greba eskubidea urratu zen Osakidetzako garbitzaileen greban

2023/08/24
Donostiako lan arloko 4. epaitegiak ebatzi du greba eskubidea urratu zuela Optima enpresak langileak oporrak hartzera eta greba deialdia uztera behartu zituelako

Donostiako lan-arloko 4. epaitegiak ebatzi du ELAk deitutako Osakidetzako garbitzaileen grebako langileen greba eskubidea urratua izan zela enpresak oporrak derrigorrez hartzera behartu zituenean. Beraz, langileek opor egun horiek disfrutatzeko aukera izango dute eta ELA sindikatuak 10.000€ko kalte-ordaina jasoko du.

Optimako langileek urteko egutegia zuten eta bertan oporraldiak uztaila eta abuztuan zituzten ezarriak. Hala ere, uztailean ELAren greba deialdiak indarrean ziraunen, langileek enpresari adierazi zioten greba eskubidea egikaritzen jarraitu nahi zutela eta ez zutela oporretara joateko asmorik. Enpresak, halaber, behartu egin zituen oporegunak hartzera, eta beraz, euren greba eskubidea urratu zuen.
Epaiketa hau ELAren erresistentzia kutxaren beharrezkotasunaren beste seinale bat da. Beste hainbat kasutan praktika ohikoa izaten da grebalariek greba deialdia utzi eta greba opor horietaz disfrutatzea, honela egun horiek kobratzeko aukeraz baliatuz. Erresistentzia kutxari esker langileek grebari eutsi diezaiokete, eta beraz langileek ez dute euren oporraldirik galtzen greba dela-eta.

ELAk oso positiboki baloratzen du epaiketa honen emaitza, greba eskubidea kasu guztietan defendatu behar den eskubidea baita. Orain arte egin bezala, ELAk greba klase borrokaren tresna gisa erabiltzen jarraituko du, bide honetatik lortu baitira langile klasearen garaipen garrantzitsu asko.