Garaipena auzitegietan
Greba eskubidea urratzeagatik Douglasek 10.000 euro ordaindu beharko dizkio ELAri
2023/02/27

Iazko apirilean aurkeztu zuen Euskal Sindikatuak Alemaniako enpresaren kontrako demanda eta arrazoia eman dio epaileak. Enplegu-Erregulazio Espediente baten bitartez, Bizkaiko 132 langile kaleratu nahi izan zituzten eta horren aurkako greba antolatu zuen plantillak. Antolakuntza trikimailuen bitartez greba indargabetzeagatik zigortu du epaileak enpresa.
Kaleratzeen kontrako greba izaten ari zen garaian, Douglasek barne antolakuntza aldatu zuen eta hainbat langile lanpostuz aldatu zituen. Horrez gain, lau langile bitarteko kontratatu zituen ere. Epailearen iritziz, enpresak mugimendu horiek egitearen helburua grebaren eragina mututzea izan zen.
Gogoratu beharra dago enpresak Bizkaian zituen hemeretzi dendetatik hamaika itxi nahi zituela eta, guztira, 132 langile kalean geratuko zirela, gehienak emakumezkoak.