anfas
Greba eta mobilizazioak erosahalmena bermatuko duen hitzarmen baten alde

ANFASeko langileek, ELAk eta LABek deituta, elkarretaratzea egin dute Gaztelu plazan enpresako zuzendaritzari hitzarmenaren negoziazioa ez blokeatzeko eskatzeko. Grebaren jarraipena erabatekoa izan da.
ANFASeko (Desgaitasun intelektuala edo garapen desgaitasuna duten pertsonen aldeko Nafarroako elkartea) langileak mobilizatzen ari dira erabat prekarioak diren euren lan baldintzak hobetzeko.
Langileak greba egiten ari dira gaur, eta elkarretaratzea egin dute Gaztelu plazan, enpresako zuzendaritza hitzarmenaren edozein hobekuntza blokeatzen ari dela eta negoziazioaren noraeza guztiz kezkagarria dela salatzeko.
Plantillak, gutxienez Nafarroako KPIaren araberako soldata igoera bermatuko duen eta kilometrajea bezalako beste kontzeptu batzuetan hobekuntzako jasoko dituen hitzarmena eskatzen dute.