Greba Eusko Jaurlaritzak Bizkaia Plazan (Bilbo) duen eraikinaren garbiketa zerbitzuan, soldata arrakalaren eta prekaritatearen aurka
Eleroc Servicios enpresak ez du uste soldata arrakalarik dagoenik, kolektiboaren aldarrikapenetako bat dena. Eta Eusko Jaurlaritzak, enpresaren eta langileen ordezkari sindikalon artean lan hobekuntzak negoziatzeko bilerak izan direla jakinda ere, lizitazio berria argitaratu du aurrekoaren antzeko aurrekontuarekin, eskatzen diren soldata igoerak kontuan hartu gabe. Horrek erakusten du erakundeek ez dutela inolako borondaterik emakume langileen diskriminazioari aurre egiteko.
Egoera horren aurrean, greba deitu dute zerbitzuan, irailaren 26tik urriaren 10era arte. Langileek Eleroc Servicios enpresari eskatzen diote planteatutako edukietatik hurbil dagoen eskaintza bat egin dezala, eta Eusko Jaurlaritzari erantzukizuna eta gatazka honetan inplikatzea.
Bizkaia Plaza eraikinean elkarretaratzeak egingo dira greba egun guztietan 16:00etatik aurrera.