Azaroaren 8, 15 eta 16an greba Grafo eta Encover enpresetan konbenioaren alde

Grafo SAko eta Encover SAko plantillek, Grafo Taldekoek, hiru greba-egun egingo dituzte azaroaren 8an, 15ean eta 16an, KPIaren gainetik dauden soldata-igoerak eta beste lan-hobekuntza batzuk dituen hitzarmen baten alde. Langile horiek soldata izoztuta daramate 2012tik.
ELAk eta UGTk 10 urte baino gehiago soldata igoerarik gabe daramatzan langileriarekiko sentsibilitate falta leporatu diote Grafo Taldeko zuzendaritzari, eta gatazka amaituko duen hitzarmen bat negoziatzeko eskatu diote.
Bihar, grebaren lehen egunean, langileek 5,30ean, 8,30ean eta 13,30ean elkarretaratzea egingo dute enpresaren aurrean, Basaurin.