ELAI Serbitzuak

Greba Hondarribiko Udalaren lorezaintza zerbitzurako azpikontratan

2023/03/17
Langileek greba egingo dute martxoaren 21ean, 22an eta 23an, beren lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen kolektiboaren negoziazioan aurrera egiteko.

ELAI Serbitzuaken hitzarmenaren negoziazioa 2022ko uda baino lehen hasi zen, eta harrezkero enpresaren proposamenek ez dituzte plantillaren baldintzak hobetzen. Egoera honen aurrean, eta lan baldintzak hobetzeko bidean aurrera egiteko, langileek greba egitea erabaki dute martxoaren 21etik 23ra.