Nafarroako Hezkuntza Publikoa
Greba jarraipen zabala izaten ari da
Greba egun arrakastatsua izan da gaurkoa. Gimeno kontseilariaren ustez pribilegiatuak diren irakasleek kaleak bete dituzte gaur goizean. Arratsaldeko manifestazioa ere oso jendentsua izango dela aurreikusten da.
Gaurkoa abiapuntu bat da, hasiera bat, hezkuntzako aldarrikapenak lortzeko borrokan jarraitu beharko delako. Ratioak jeistea, lan gainkargargak murriztea, behin behinekotasuna %8ra jeistea eta galdutako erosahalmena berreskuratzea ez dira egun bakarreko grebarekin lortuko. ELAk, orain arte bezala, greba egun gehiagoren alde egingo du.
Guzti hau lortu ahal izateko aurrekontua behar da. Gaur egun, Nafarroako Aurrekontuek %3,8 soilik bideratzen dute Hezkuntzara. Europa osoan soilik Errumania eta Irlanda daude atzetik. Gainontzeko herrialde guztietan Hezkuntzara gastu publikoaren portzentai handiagoa doa.
2025eko aurrekontuak negoziatzen ari dira jada Nafarroako Parlamentuan, eta negoziatzen ari diren alderdiei hezkuntzako aldarrikapenak kontuan hartzeko eskatzen zaie. PSN, Geroa Bai, Contigo Zurekin eta EH Bilduk urte gehiegitan ez dute Hezkuntza Publikoko beharrak asetzeko neurririk hartu. Kalitatezko Hezkuntza Publikoa eduki ahal izateko, lan baldintzek hobera egin behar dute.