Greba-kutxa, ekintza sindikalerako ezinbesteko tresna

2018/02/09
Adolfo Muñoz Txiki ELAko idazkari nagusiak gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean esan duenez “greba-kutxa gero eta garrantzitsuagoa da langile-klasearentzat, eta gero eta eragingarriagoa ere”. Horri gehitu dio ELA harremanetan jarri dela EAEko beste ogasunekin eta Nafarroakoarekin erresistentzia-kutxari dagokionez zergetan zein arau jarraitu behar den argitze aldera; helburua da filtrazio interesatuetatik babestuko duen segurtasuna erdiestea.