Greba Kutxaren ordainsariak igo ditu ELAk
2021/10/26
Edozein gertakariri aurre egiteko ELAk Greba Kutxa eskaintzen du. Ezinbesteko tresnaz ari gara, greban dauden langileek lan-gatazkak garatu ahal izan ditzaten, beren lan- eta bizi-baldintzak hobetzeko. H&M, Guggenheim Museoko garbikuntza, Tubacex edo Gipuzkoako Erresidentzietako gatazkak ez lirateke posible Greba Kutxa gabe.
ELAk Greba Kutxatik jaso beharreko kopuruak eguneratu ditu urrian. Eguneratze horren arrazoia Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren igoera da, greban dauden langileek jaso beharreko zenbatekoa kalkulatzeko erreferentzia.
Hauek dira kopuru berriak:
Greba Kutxa arrunta: 1.182,12 euro hilean
Greba Kutxa indartua: 1.359,44 euro hilean
Greba Kutxa Ez-ohikoa: 2.365 euro hilean