Greba Laudioko Quinton Hazell Lipmesa enpresan

2006/07/09

Quinton Hazell Lipmesa S.A. enpresako enpresa-batzordeak hitzarmen kolektiboaren defentsaren aldeko greba deitu du uztailaren 11 eta 13rako.

Langileen gehiengoak onartutako lanuzteak bi ordukoak izango dira txanda bakoitzeko.

Enpresaren zuzendaritza eta enpresa-batzordearen artean izandako bileren ostean, bi aldeen proposamenen arteko aldea handia izaten jarraitzen du, lanaldia eta soldatak bezalako gaietan.

Quinton Hazell Lipmesa, S.A. enpresa Laudion (Araba) kokatuta dago, eta ibilgailuentzako motelgailuak egiten dituzte. Egun 230 langile lan egiten dute bertan.

Enpresa-batzordea 9 kidek ditu: ELAko 4, UGTko 3, LABeko 1 eta ESK-ko beste bat.