Greba Lazkaoko etxe-laguntza zerbitzuan

2004/06/29

ELA esan beharra dago Lazkaoko etxez etxeko laguntzako langileak GREBAN daudela. Iadanik, bi hilabete daramate lanean eta Alkatearen erruz sosik kobratu gabe, adindu eta gutxitu fisikoei udaletxeak zuen zerbitzu bat pribatizatu bait zuen.

Zerbitzua hartu zuen enpresa Donostiako Gizaintza S.L. da. Abenduko extraren zati bat, maiatza eta ekaineko soldatak, urtarrila ez geroztiko atzerapenak zor dizkiote, bestalde ez diete lan arroparik ematen eta abar. Gizarte Segurantzak Kontuak blokeatu dizkio eta enpresak ez ditu gure deiak erantzuten eta Udalak arazoa enpresarena dela dio. Ikusten denez, batzuen eta besteengatik egoera nahiko latza da.

Ondorioz, Aiton-amonak garrantzi gutxi dutela eta ardura gabekoak direla ikusten dutelako GREBA egitea beste erremediorik ez dute.

Egoera hau ez da langileen gustokoa eta zor zaiena ordaintzen badiote lanera itzuliko dira. Baina ez dituzte beraien arteko aitzakia eta kexak onartuko. Zenbat eta lehenago gauzak konpondu gutxiago sufrituko dugu guztiok. Enpresari emakida kendu behar badiote berehala egin dezatela.

Ez dugu idatzi hau bukatu nahi garbi adierazi gabe sortu diren eragozpenak langileengandik at direla eta arduradun bakarrak Alkate Jauna, zuzenean ematen zen zerbitzu bat pribatizatu duelako eta Gizaintza S.L. enpresa dira.