Greba Legazpiko CIE Automotive enpresan

2008/06/11
Legazpiko CIE Automotive langileak greba mugagabean daude ekainaren 4tik. Grebalariek KPI+%2,5ko soldata igoera eskatzen dute. Era berean, 35 orduko lan astea mantentzea exijitzen dute. Izan ere, zuzendaritzak lanaldi luzatzearen aldeko apustua egin zuen negoziazio prozesuaren hasieran.

ELAren esanetan, puntu honetan ez dago atzera pausurik eta lorpena bere horretan mantentzea ezinbestekoa da.Ekainaren 11an langileak elkarretaratzea egin dute zuzendaritzak Matienan dituen bulegoen aurrean.