Greba Lezoko Industrias Salva enpresan

2006/06/08

Lezoko Industrias Salva enpresako langileek datozen egunetarako antolatutako mobilizazioak hasi dituzte. Gaur enpresa batzordeak deitutako lehenengo greba eguna izan da. Hurrengo greba egunak ekainaren 12,16,19,23,26 eta 30ean izango dira. Langileek enpresak lan hitzarmenean duen jarrera salatu nahi izan dute. Izan ere, zuzendaritzak aurreko hitzarmenek jasotzen zituzten eskubide askoren murrizketa proposatu du. Orotara 140 langilek lan egiten dute Industrias Salvan.