CASA OTANO (IRUÑEA)

Greba mugagabea 18 pertsona kaleratu nahi dituztelako negozioa plantillarik gabe saldu eta etekin handiagoa ateratzeko

2024/04/11
Casa Otano familia batek gidatutako negozioa da, eta langile guztiak kaleratu nahi dituzte taberna-jatetxeko lokalaren errenta amaitzen zaiela argudiatuz. Baino egia da eraikin osoaren jabea, taberna-jatetxea kudeatzen duen familia berbera dela.

Casa Otano Iruñeko San Nikolas kalean dagoen taberna-jatetxe historiko bat da, ostalaritzan jende gehien biltzen duen zonalde batean kokatua, eta familia berak kudeatzen du duela 96 urte. Negozioak onura handiak ditu, eta 18 pertsonak lan egiten dute, gehienak 12 edo 15 urte inguruko antzinakotasunarekin, eta ELAk ordezkatzen ditu.

Taberna-jatetxea kudeatzen duen enpresak langile guztiak kaleratzeko enplegu erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta sanferminak baino lehenago itxiko dutela iragarri du, nahiz eta Iruñean urte osoan jarduera handieneko egunak izan horiek, eta erreserbak izan egun horietarako eta datozen hilabeteetarako ere.

Casa Otanok argudiatutako arrazoia da lokalaren jabe den enpresak (eraikin osoaren jabea dena) errentaren amaiera iragarri dietela. Baino kontua da eraikinaren jabe den enpresa eta taberna-jatetxea kudeatzen duen enpresa, familia berekoak direla.

Langile guztiak kaleratu eta ekainean itxi nahi izatearen atzean dagoena, Casa Otanoko nagusiek salmentan onura gehiago atera nahi izatea dago. Izan ere, langileek antzinatasuna eta esperientzia handia dute, eta negozioa berriz martxan jarriko duen erostunak beste plantilla batekin egingo du, baldintza eskasagoetan. Hau da, langile guztiak kaleratu nahi dituzte salmentan etekin handiagoa lortzeko.

Egoera honen aurrean, langileek greba mugagabea deitzea erabaki dute, eta gaur, apirilak 11, hasiko da, negozioaren salmentatik harago enplegua mantentzea eskatzeko.

ELAk enpleguari eustea eskatzen du, eta Nafarroako Gobernuari eskatu dio gatazka honetan ez begiratzeko beste alde batera. Izan ere, pandemian dirulaguntza ugari jasotako enpresa da, eta Gobernuak baliabide publikoak bideratu bazituen ostalaritzako enpresak salbatzeko, enplegua salbatzearen alde egin beharko luke orain.