Gipuzkoako kale garbiketa eta hondakin bilketa
Greba mugagabea abenduaren 20tik aurrera

Hitzarmen kolektiboa berritzeko negoziazioak, 11 hilabeteko negoziazioaren ondoren, blokeatuta daude. ASELIP eta SERBITZU SL patronalek beste aukera bat izango dute hurrengo bileran negoziazioa desblokeatzeko, abenduaren 11rako. Bestela, sindikatuek eta plantillek greba egingo dute.
Blokeo-egoera horren aurrean, sindikatuek udalen eta mankomunitateen inplikazioa eskatzen dute, patronalaren jarrera aldatzeko eragile aktiboak izan daitezen, zerbitzu horien arduradunak baitira.
Langileek eskatzen dute negoziazio horrek lan-baldintzak duintzea ekar dezala, txanda-kontratuaren aplikazioa hobetuz, erosteko ahalmena galduko ez dela bermatuz (KPIaren igoera bermatuko duten igoerekin), lanbide-kategoriak egokituz, BGAEa aplikatuz eta egungo hitzarmenean beste hobekuntza batzuk eginez.