Greba mugagabea Bilboko Talleres Electricos Oyalen, lan-baldintzak hobetzeko

2022/03/21
Bilboko Talleres Electricos Oyal enpresako langileek greba mugagabea hasi dute, zuzendaritzak negoziatzeko borondaterik ez duelako. Langile guztiek bat egin dute grebaren lehen egun honetan.

2022ko urtarriletik, langileak beren lan baldintzak hobetzeko enpresarekin akordio batera iristeko ahaleginetan aritu dira, eta enpresak uko egin dio behin eta berriz. Plantillak KPIaren gaineko soldata igoerak eskatzen ditu.

Talleres Eléctricos Oyal SL Bilbon dagoen enpresa bat da, galdarak instalatzen eta mantentzen ditu eta 9 langile ditu.
Oyal enpresa lan karga du, errentagarria da, eta irabaziak ditu.