Grupo Implika Educación
Greba mugagabea Bilboko zentroetan kaleratze kolektiboaren aurka

Hezkuntza ez arautuko Grupo Implika Educación SL enpresak honako hau jakinarazi die bertako ELAko ordezkaritzari (komiteko bederatzi kideak dira ELAkoak): martxoaren 16an hasiko du EREaren prozedura Espainiako estatuko 363 langileetatik 185 kaleratu ahal izateko. Bada, horri erantzuteko greba mugagabea hasiko dute langileek, EREaren negoziaketaren lehen egunean.
Estatu osoan hainbat lantoki ditu Inplikak, eta egoitza soziala Bilbon izateaz gain, bertan ere ditu langile gehien, 156 pertsona.
ELAren ustez, kaleratzeei aurre egiteko mobilizatzea beste biderik ez dago. Gainera, enpresak azken urteotan irabaziak izan ditu. EREaren prozedurari begira, ELAk lanpostuak defendatzeko asmo argia du, eta negoziaketan era guztietako bermeak, informazioa, gardentasuna eta abar exijituko dizkio konpainiari.