Greba mugagabea Bizkaiko gasolindegietan
2012/12/20
Abenduaren 20an greba mugagabea hasi da Bizkaiko gasolindegietan. ELAk –LAB, CCOO, UGT eta USO sindikatuekin batera– deitutako greba honen helburua zera da: hitzarmen duin bat sinatzea eta akordioan sinatzen dena errespetatzea, lan erreformaren aplikazioa bertan behera utzirik.
ELAk gogor salatu nahi du patronalaren jarrera. Orain arte ez dute egin egoera konpontzeko inolako ahaleginik; horren lekuko, bere plataforman ez du apenas aldaketarik egin. Jarrera horrek agerian uzten du patronalak ez duela akordiorik lortzeko asmorik. Patronalak lan erreforma baliatu nahi du estatu mailako hitzarmena aplikatu ahal izateko; helburu hori lortuko balu langileen lan-baldintzak nabarmen okertuko lirateke.