UTE BIZKAIAKO HONDARTZAK

Greba mugagabea Bizkaiko hondartzak mantentzeko zerbitzuan

2023/06/02
Bizkaiko Foru Aldundiak azpikontratatutako UTE Bizkaiako Hondartzak enpresako langileak greba mugagabean daude maiatzaren 29tik euren lan baldintzak hobetzeko.

Bizkaiko hondartzak muntatzeaz eta mantentzeaz arduratzen diren langileak greban daude aste honetatik. ELAko ordezkari batek ordezkatutako zazpi langilek greba mugagabea deitzea erabaki dute.

Hilabeteak igaro ondoren, enpresarekin negoziatzen, eta hainbat bilera egin ondoren, enpresak eskaintzen dituen edukiak langileen aldarrikapenetatik urrun daude. Horregatik, maiatzaren 29an greba mugagabea hasi zuten, euren lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen bat lortzeko helburuarekin.