Greba mugagabea Deia egunkarian 26 langile kaleratzearen aurka martxoaren 14tik aurrera

2022/03/11
ELAk greba mugagabea deitu du DEIA egunkarian (Grupo Noticias), zuzendaritzak planteatutako kaleratzeak saihesteko. Joan den astean Editorial Iparraguire S.A.ko gerentziak iragarri zuen Boroako inprimatze instalazioa laster itxiko dela. Bertan, DEIA egunkaria inprimatzen da eta, ondorioz, 26 lankide kaleratuko dira.

DEIA enpresako langileak 2009. urteaz geroztik ari dira soldata murrizketak eta lan baldintzak jasaten, enpresak beti esaten baitu kaleratzeak saihestuko dituela. ELAren ustez, urte hauetan guztietan ahalegin handia egin dute langileek enpresaren bideragarritasuna bermatzeko, eta enpresaren azken erantzuna iraungitzeko EEE bat da, Editorial Iparragirre enpresaren %25etik gorakoa.

Denbora horretan, DEIA enpresako langileen baldintzak okertu egin dira. Gauzak horrela sindikatuak uste du kaleratze horiek saihesteko langileak mobilizatzea eta ekintza sindikala dela bide bakarra.