TOLOSAKO HILTEGIA
Greba mugagabea deitu du ELAk otsailaren 24tik aurrera, enpresak ez dituelako nominak ordaintzen

ELAk gogorarazi du zerbitzu publikoa dela, nahiz eta enpresa kudeatzailea, Industrias Cárnicas del Oria, pribatua izan, eta erantzukizunak eskatu dizkio Tolosaldeko Mankomunitateari.
Otsailaren 24an, Tolosako (Gipuzkoa) hiltegiko langileek bat egingo dute ELAk deitutako grebarekin, Industrias Cárnicas del Oriak, hiltegia kudeatzen duen enpresa esleipendunak, ez dituelako nominak ordaindu azken hilabeteetan. ELAk zerbitzua kudeatzeko eta azken hilabeteetan ordaindu ez diren nominak ordaintzeko eskatu dio Tolosaldeko Mankomunitateari. Izan ere, sindikatuak gogorarazi duenez, zerbitzu publikoa da, nahiz eta enpresa kudeatzailea pribatua izan.