Arazuriko Siemens Gamesa

Greba mugagabea deitu dute astelehenetik aurrera Nafarroako beste lantegi batzuetako baldintzekin parekatzeko

2024/02/01
Siemens Gamesako Arazuriko langileek mobilizazio dinamikarekin jarraitzen dute euren lan baldintzak enpresako Nafarroako beste lantegietako baldintzekin parekatzeko. Larunbat honetan, manifestazioa egingo dute Iruñean, Merindadeen plazatik Parlamentura.

Arazuriko Siemens Gamesan azken bi asteetan deitutako lanuzteak erabateko jarraipena izaten ari dira. Pasa den astean txanda bakoitzeko 2 ordukoak izan dira, eta aste honetan txanda bakoitzeko 4 orduko lanuzteak egiten ari dira.

Negoziazioan aurrerapausorik eman ez denez, CCOOko bi ordezkarik, CGTko bik eta ELAko batek osatutako enpresa batzordeak greba mugagabea deitu du otsailaren 5etik aurrera. Helburua, besteak beste, Sarriguren edo Agustinoseko Siemenes GAmesako plantillei aplikatzen zaizkien baldintzekin parekatzea da.

Mobilizazio dinamikaren barruan, larunbat honetan (otsailak 3), manifestazioa egingo dute Iruñean, 12:00etan, Merindades plazatik Parlamentura.