Moventis TCC – Iruñerriko hiri-garraioa

Greba mugagabea deitu dute uztailaren 1etik aurrera hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko

2025/06/27
Orain arte, Villavesetako langileek 24 egunetan egin dituzte lanuzte partzialak, besteak beste, soldata hobekuntzak, bajen estaldura handiagoa eta lanaldia murriztuko duen hitzarmena lortzeko.

Moventis TCC enpresako Enpresa Batzordeak datorren uztailaren 1etik aurrera greba mugagabea deitu duela iragarri du, sei hilabete baino gehiagoko negoziazioen ostean. 2023ko abendutik, 16 bilera baino gehiago egin dira enpresako zuzendaritzarekin, baina enpresak erabat blokeatu du edozein aurrera pauso, akordioa lortzeko benetako borondaterik izan gabe.

Ekainean, plantillako ordezkariek mobilizazioak aldi baterako etetea erabaki zuten, fede onaren erakusgarri, enpresaren aldetik negoziazio zintzoa esperoz. Baina enpresak sistematikoki blokeatzen jarraitu du aurkeztutako proposamenak: bajak hobetzea, soldata igoerak KPIari lotuta, plusak eguneratzea eta lanaldia murriztea.

Egoera hau enpresaren diru gosearengatik eta baita ere Iruñerriko Mankomunitateak hiri garraioko zerbitzuaren okertzearen aurrean ez duelako ezer egiten, ezta gatazka desblokeatzeko ere.

Batzordeak ohartarazi duenez, greba hau ez da garraioaren erabiltzaileen aurkakoa, baizik eta egunero zerbitzua ahalbidetzen dutenen baldintzak hobetzeko.