Tuvisa

Greba mugagabea egingo dute larunbatetik aurrera

2024/02/08
Gaur Gasteizko Udalarekin izandako bileran ez da aurrerapausurik egin, estrategikoak diren gaietaz ez baitu alternatibarik ekarri.

TUVISA Gasteizko autobus garraio publikoa kudeatzen duen udal enpresako arduradunek eta Gasteizko Udalak, gaur, osteguna, greba mugagabea hasi aurretik, beste bilera bat egin dute greba batzordeko kideekin. Bada, asteotako proposamen berdina ekarri du Udalak, aldaketa txiki batzuekin.

Ez da ulergarria, ez da onargarria, Gasteizko Udalarekin izan ditugun 7 bileretan erakutsi duen inmobilismoa. Greba batzordearen aldetik proposamen ezberdinak egin ditugu, baina arduradun politikoek ez dute pausurik eman.

Udalak gaur mahai gainean jarritako proposamena, TUVISAko langileek ez zuten onartu orain dela 2 aste egindako langileen asanbladan. Gogora ekarri behar da proposamen horren harira bozkatu zutela langileen %90k greba mugagabea.

Ondorioz, larunbat honetan, otsailaren 10ean, eguardiko 14:00etatik aurrera, greba mugagabea hasiko dute TUVISAko langileek eta Autobus zerbitzua zerbitzu minimoetan ibiliko da, gatazka konpondu arte.

Greba mugagabe honekin, GasteizkoUudalari helarazi nahi diote gatazka seriotasunez har dezala, eta langileen aldarrikapenei irtenbidea eman, zerbitzu publikoa hobetzeko. Horretarako, lanpostuak bermatu eta sortu behar dira, pribatizazioak publifikatu. Gasteizko hiritarrentzako zerbitzu publikoa hobetu behar da, alegia, langileen osasuna eta lanaldia errespetatu.