Greba mugagabea Gasteizko Burdinberri enpresan KPIaren araberako soldata igoeragatik

2022/10/03
Langileek Burdinberrin parte hartzen duen Orza Inbertsio Taldearen aurrean elkarretaratzea egin dute negoziazioan aurrerapausoak eta langileentzat errespetua eskatzeko

Burdinberri Arabako aeronautika sektoreko enpresa bat da, eta ELAk ordezkatzen dituen 60 pertsona inguruk lan egiten dute bertan. Enpresak lan karga handia du, eta malgutasuna erabiltzen ari da gehiago ekoizteko. Hala ere, azken urteetan kaleratzeak eta aldi baterako lan erregulazio espedienteak egin ditu.

Hitzarmenaren negoziazioa martxoan hasi zen, eta negoziazioan aurrerapausorik ez zegoenez, uztailean astebeteko greba egin zen, eta hiru greba egun asteko irailean zehar. Joan den astetik, langileak greba mugagabea egiten ari dira, enpresa izaten ari den etekina banatzeko eta KPIaren araberako soldata igoera bermatzeko.

Gaur langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon, Orza Inbertsio Taldeak Burdinberrin duen egoitzaren aurrean, negoziazioan aurrera egiteko eta langileentzat errespetua eskatzeko.