Getxoko Udalako lorezaintza zerbitzua
Greba mugagabea Getxo Lorategiak ABEEan lan baldintzak defendatzeko

Getxo Lorategiak ABEEko langileak, Getxoko lorezaintza zerbitzuaren esleipendunak, greba mugagabea hasi dute gaur, apirilaren 2an, hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoelako. Lehen jardunaldi honetan, jarraipena oso zabala izan da.
Hainbat bilera egin ondoren, enpresak negoziazioan aurrera egiteari uko egin dio, eta KPIaren oso azpitik dauden soldata igoerak eskaini ditu, egungo lan baldintzak okertzeaz gain.
ELAk erosahalmenari eustea eta plantillaren lan baldintzetan inolako atzerapausorik edo okertzerik ez egotea aldarrikatu du.
Getxo Lorategiak ABEEak lorategietako zerbitzua 2022ko apirilaren 1ean lortu zuen, eta lehen egunetik jakinarazi die langileei zerbitzu defizitarioa dela. Egoera horren errua enpresarena da, beheranzko lizitazioa egiteagatik, eta baita Getxoko Udalarena ere, zerbitzua horrela esleitzeagatik. Izan ere, jakitun ziren era honetan ezin direla plantillaren lan baldintzak bermatu.
Egoera honen aurrean, langileek greba mugagabea deitzea erabaki dute euren lan baldintzak defendatzeko.