Greba mugagabea GHI Hornos Industriales enpresan

2006/07/11

GHI Hornos Industriales-eko Enpresa Batzordeak greba mugagabea deitu du uztailaren 12tik aurrera, enpresaren lan hitzarmenaren alde.

Enpresaren zuzendaritza eta enpresa-batzordearen artean izandako bileren ostean, bi aldeen proposamenen arteko aldea handia izaten jarraitzen du, lanaldia eta soldatak bezalako gaietan.

GHI Hornos Industriales enpresa Galdakaon (Bizkaia) kokatuta dago, eta industriarako zuzendutako labeak egiten ditu. Egun 160 langilek lan egiten dute bertan. Enpresa-batzordea 9 kidek ditu: ELAko 3, UGTko 3 eta LABeko 3.