Greba mugagabea hasi dute Basauriko Calzados Deichmannen, enpresak langile guztiak kaleratzeko asmoa duelako

Basauriko (Bizkaia) Calzados Deichmann oinetako dendako langileek greba mugagabea deitu dute irailaren 29tik aurrera, enpresak langile guztiak -guztira, 9. Denak emakumeak- kaleratzeko asmoa azaldu ostean; kaleratzeak urriaren 17an egiteko asmoa du enpresak.
Mobilizazioarekin batera, ELAk kaleratzeak baliogabetzea eskatzeko bide juridikotik joko duela iragarri du. Basauriko langileek aho batez deitu dute greba, langileen eskubideak eta enplegua defendatzeko.