Greba mugagabea hasi dute Dornier enpresako langileek

2006/11/06
Greba mugagabea hasi dute gaur, azaroak 6, Iruña, Lizarra eta Tafallako TAOko zona urdineko esleipendun Dornier enpresaren langileek. Grebara deitu duten ELA, LAB eta UGT sindikatuek hitzarmena lortzeko negoziazioak geldituta daudela salatu dute.

Enpresa batzordeak datozen bi urtetako akordio bat proposatu du, baina enpresaren zuzendaritzak ez du onartu.