Durangoko kiroldegia

Greba mugagabea hasi dute esleipen berriak kaleratzeak eta zerbitzuaren okertzea ekarriko dituelako

2023/02/14
Hiru langile kalera joango dira lizitazio berriarekin, eta kontratu partzialak areagotuko dira

Astelehenean, otsailaren 13an, hasi dute Durangoko Kiroldegiko langileek greba mugagabea. Azpikontratatutako zerbitzua da, eta Udalaren lizitazio berriarekin zerbitzua eta lan baldintzak okertuko dira. Horregatik erabaki dute greba mugagabea hastea.

Iazko azaroan, Durango Kirolak erakunde autonomoak erabaki zituen hurrengo urteetarako zerbitzuaren baldintza berriak, honako aldaketekin:

  • Zerbitzuak murriztea erabaki zuen. Azken urteotan, astean 140 orduko jarduerak egin dira. Bada, lizitazio berriarekin, jardueretako monitoreek astean 95 ordu egiten dituzte. Gainera, Fitness aretoan ez dago monitorerik ez goizean ezta eguerdian ere.

  • Orain arte enpresa bakar batekin egin duena, orain hiru enpresa kontratatzea erabaki dute, zerbitzu bera emateko. Erabaki horren ondorioak honako hauek dira: Kirolaren esparruan, herritarrentzako zerbitzu okerragoak; eskaria handia izan arren, klase eskaintza murritza; Fitnees aretoko zerbitzua hutsik geratuko da monitore faltagatik.

  • Lan baldintzen okertzea dakar. Murrizketen ondorioz, hiru langile kaleratuko dituzte, eta kontratuen lan orduak gutxituko dira. Bi langileri urtean 200 ordu murriztuko zaizkie, eta beste biri %50 baino gehiagoko murrizketa ezarriko zaie. eragin die. Partzialtasuna ere handiegia da: 22 pertsonatik 19k kontratu partzial duteu, eta kasu batzuetan, hilabetean soilik 8 orduko kontratuak dira batzuena.

Hainbat bilera eskatu ditu ELAk Durangoko Polikiroldegiko arduradunekin, lan baldintzak errespetatu eta zerbitzu publikoa bermatu dezaten. Erakundeetatik, ordea, erantzuna ez da neurrizkoa. Ezin da zerbitzuen prekarizazioa onartu eta zerbitzuen okertzea. Hori dela eta, langileek greba mugagabea hastea erabaki dute. Gainera, elkarreratzeak ere egiten ari dira. Hona hurrengo hitzorduak:

Asteazkena 9:00 Landakoko anbulategian

Osteguna 11:30 Udaletxean

Ostirala 11:30 Santa Marian